2006-11-24

URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA

«Jesukristo, diran guztien ERREGE»

 

HOMILIA

 

     Behin baino sarriagotan jarten naz hausnartzen, senideok, Liturgian ospatzen doguna, eta bizitzaratuko dogula dinoguna, ete dagoan gure bizitzara eroateko lez, edo ez ete dagoan Liturgiatik eta gure eguneroko bizitzara alde handiegia. Hori baino gehiago ere uste dot, senideok (ulertuko ete deustazue?); hauxe da: gure sinismena eta gure eguneroko bizitza ez dagozela buztartuta; eta, inoiz egon badira, buztarri hori gaur egun apurtuta agertzen dala.

     Galdetu eiozu unetxo baten zeure buruari, ea liturgian ospatzen dogunak ze eragin daukan zure eguneroko bizitzan. Ez erantzun bizkorregi: «ba, eragin handia!» Hausnartu apur baten, eta otoizgiroan, Jainkoari begira eta zintzotasun bila, eta orduan erantzun...

     Liturgiak, azken domeka honetan, Jesukristo goraltzen dau diren guztien Jaun eta Jabe, Errege lez. Honen aurrean, hauxe uste dogu: guk ez dogu erregerik behar, nahiko errege garelako geu ere geure buruarentzat. Zelan autortu geike, ba, orduan, Jesukristo gure Errege lez, senideok?

     Lehenengo irakurgaiak, piztitzarren hondamenaren ondoren gizakia agertzen dau. Itxaropenari leihoa zabaltzea litzateke: Gure Jainko Jaunak ez dau hondamena gura, salbamena baino; eta gizakiaren (geure) esku dago salbamen hori. Hau da: geugaz bat eginda dago Jainkoa. Bigarren irakurgaiak izengoiti ta guzti azaldu deusku gizaki hori: Jesukristok, maite izan gaitula eta pekatutik atara gaitula esanez, Jainkoarentzat apaiz-herri bihurtu gaitula.

     Baina hau, senideok, Liturgiak gogoratzen deuskuna da. Eta gure bizitzea, ez ete dozue uste beste bide batzuetan zehar dabilana? Zenbateraino hartzen ete dogu aintzat Jesukristok pekatutik atara gaitula, eta Jainkoarentzat apaiz-herri egin gaitula? Horren barri emoten ahalegintzen ete gara, eta hortik sortzen ete da gure poza eta zoriona..., ala oraindino agintearen, aberastasunen, besteak menpean hartzearen eta holangoen atzetik gabiz?

     Ba ete dauka, gero, Jesusek gugan zereginik, bere agintea eta erregetzea mundu honetakoa ez dala badino? Ez eukan ezelango zereginik Pilatogan: autortuko dau, bai, haren aurrean erregetza, eta egiaren autorle dala ere bai, eta egiarena danak entzuten dauala bere ahotsa... Baina guk? Bilatzen ete dogu egia eta honen autorle izatea eta bide horretan bizitza bera galdu behar bada ere, galtzeko gertu ete gagoz...?

     Zenbat gauza esaten doguzan, senideok, esan behar dirala-ta; baina gure eguneroko bizitzan eragin handiegirik ez dauken gauzak ez ete diran...

     Jesukristoren erregetzeak, senideok, Jainkoaren bihotza erakusten deusku: ez da agintearen bila dabilana, zerbitzera etorri da-ta; ez da ondasunak pilatzen dauzana, bere bizia ere emon egiten dau-ta; ez da inor menpean hartzera datorrena, lokarri guztietatik askatzen gaituana baino... Jesukristoren erregetzak, ba, zerikusi handia dauka zuzentasunagaz (justiziagaz), pekatariaren, behartsuaren, aurrean erabiliaren, baztertuaren, gaisoaren, alargunaren, inorentzat ezer ez danaren... alde dago. Eta egiarena danak entzuten dauala bere berbea esan deusku. Entzun gura ete deutsogu, ala liturgiako zaparradatxoa jasanez nahikoa dala uste dogu?

Jesus: Errege autortzen zaitugu,
zuk gura dozun erregetzea
eta guk autortzen doguna bat ez datozela...
Ondo ezagutzen gaituzu, maite gaituzulako.
Atara gaizuz, ba, gure pekatu eta ezjakinetik,
egiaren seme-alaba izan gaitezan,
zure berbea entzuten jakin daigun
eta zure gogoa gauzatzen ahalegindu gaitezan,
Jainkoaren apaiz-herri lez agertuz.
Izan zaitez, benetan, gure errege.

 

 

2006-11-18

URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA


«Elizbarrutiaren eguna»: "Zeurea, geurea. Es tu Iglesia. Participa"

HOMILIA

Senideok: (I.ren gorpuaren inguruan) hurreratzen gara gaur Eukaristiara gure Elizbarrutiaren eguna ospatzera. Izan daigun gogoan: Elizan gara sinistun, kristau, Jainkoaren Herri; pertsonea familian dan lez, edo auzoan, edo herrian, edo gizartean... Alkarregaz gara, ez bakarka, hartu-emonetarako eginda dagoan gizaki gara.

Gaurko liturgiako irakurgaiek, senideok, azkenera begira jarri gaitue, Liturgiak azken aurreko domekea ospatzen daualako. Datorren domekea azkenekoa izango da, Kristoren Erregetzea ospatzen dan domekea.

Azkenera begira jarten gaituen une horretan, azken hori graziazkoa eta salbamenekoa izango dala dinosku. Jainkoak bere herriaren ardurea daukalako, batez ere inork kontuan hartzen ez dauzanena, baztertuena, aurrean erabiliena..., eurekaz sufritzen daualako (horixe agertu jaku bigarren irakurgaian, Jesukristoren abadetzea behin betikoa dala, bere burua eskeintzen daualako pekatarien salbamenerako, gogoratuz), eta bere seme-alaba guztiak beragaz gura dauzelako.

Horixe da gure Elizbarrutia, eliza lez: Jainkoaren seme-alaben etxea, familia handi bat. Han, zahar eta gazte alkartzen gara, ume eta nagusi; zindo, indartsu, jakintsu, baina baita gaixo, ahul eta ez-jakin ere..., maitasun baten alkarren ardurea daukagula.

Hortxe daukagu gauzatu beharra Jainkoaren maitasuna, gogoratzen deusku gure Gotzain jaunak. Eta alkarren ardurea daukagula, egintza batzuetan agertuko dogu.

Lehenengo ta behin, sinismena transmititzea dago. Nagusiok aintzat daukagun jainkozaletasuna, gure seme-alabei eskuratzen deutsegu. Honeek ikusi egiten gaitue Jainkoagazko hartu-emonetan; elizea geure sinismen-etxe dogun lez, gure etxeak ere eliza txiki dira.

Bigarrenez: Jainkoagazko hartu-emonetan, senideok, beti erne egoten ikasten dogu, gaurko ebanjelioan Jesusek irakasten deuskun lez. Aldi txarrak datozenean bakotxak berea babestu gura izan daike; gure egunotan askok jo dabe horretara. Jokabide honek zatitu egiten gaitu, eta alkarrentzat ezezagun eta arerio ere bihurtzen gaitu, batzuetan.

Jainko seme-alabatasuna aintzat hartzeak beste jokabide batera eroango gaitu: alkarregaz senidetzera, alkarren ardurea hartzera, alkar ezagutzera, agurtzera eta arazoei alkarregaz aurpegi emotera.

Hauxe da egin geiken aukerea. Eta laster azaleratzen da aukera honen frutua: gure senideak ez doguz bakarrik itxiko euren atsekabeetan; lagundu egingo deutsegu, euren alde otoitz egingo dogu; eta geure burua ere ez dogu bakarrik ikusiko, lagunduta baino

Ba, guzti hau sustatu eta aldeztu gura dogu, senideok, Kristoren oparia ospatzeko bere mahai inguruan alkartzen garanean. Hau ez da eginbeharren arteko bat, guk, bizi izateko beharrezko dogun jai-ospakizuna baino: Jainkoari emoten deutsoguz eskerrak, maitasunean sortu eta hartzen gaitulako (gaur gure senide I. hartu dauan lez), eta bizitzan zehar bere berbeaz argitu eta bere Semearen gorputzaz indartzen gaitulako, bere herri eta bere etxe honetan.

Eskertu deiogun, ba, eliza honetako egin gaitulako, eta eskatu deiogun Elizbarrutiko parrokien artean alkartasuna indartu daigula, eta baita alkarrenganako ardurea eta gure inguruko behartsuenganako alkartasuna ere. Hau da: beti erne bizi izan gaitezela, eta zuhur aurkitu gaizala, edozein unetan berari harrera on egiteko gauza izan gaitezan:

Zein zuhur eta erne bizi izan zinan Jesus!

Begiak zabaltzen eta ingurua arakatzen

erakutsi zeutsen zure ikasleei,

beti Jainkoaren nahia zelan gauzatu bilatzeko.

Geugan jarri dozu zure uste ona

orain eta hemen, aldi bakotxean,

zure ikasle erne eta zuhurrak izan gaitezan

alkarren ardurea hartuz, alkar maitatuz...

Gure Elizbarrutiaren eguna ospatzen dogun honetan, Jesus,

alkarregaz garenaren konzientzia emoiguzu.

azkenean izango dogun salbamenaren pozean

zeure itxaropena zabaldu daigun inguruan.

2006-11-11

URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA /B

1Erg 17, 10-16

Sal 145

Hbr 9, 24-28

Mk 12, 38-44

 

HITZALDIA

 

     Senideok: mezatan gogaitu (aburridu) egiten garala esaten dogu, edo ez dogula ezer ulertzen. Zer behar ete dogu mezatan ulertzeko edo disfrutatzeko? Gaurko irakurgaietako alargunek emoten deuskue erantzuna: Jainkoagaz ezin ibili daiteke gitxiengoekaz; Jainkoari dana emon behar jako, edo ez jako ezer emoten. Baina guk zenbat kalkulu egiten dogun Jainkoagazko hartu-emonetan, ezta?

 

     Aurreko domekan esaten gendun zein zan lehenengo agindua: «...maitatu eizu zure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiez...». Gaurko irakurgaietako alargunek gauzatzen dabe agindu hau, eta dira guretzat jarraibide eder.

 

     Urun apur bat; olio tanta batzuk... Eta... «egidazu neuri lehenengo... urun-olioak ez dira-ta amaituko...». Eta sinistu! Norberetzat eta norbere semearentzat bizi izateko euken azken jakia erbesteko iheslari bati emon, haren berban uste on osoa jarrita, Jainkoagandiko gizon ikusten ebalako. Beharrizanak bai irakasten dauala norbere urritasuna ere alkarbanatzen!

 

     Hauxe da Jesukristoren abadetzan aurkitzen doguna: honek ez dauz opariak (gauzak) eskeintzen, bere burua baino. Sareptako alargunak ez dau gauzatxo bat, sobra daukanetiko bat, emoten, berari eta bere semeari bizitzan irauteko geratzen jaken azkena baino.

 

     Hauxe da Jainkoari bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiez erantzutea; bene-benetan maitatzea. Holango maitasunak ez darabil kalkuladorarik; norbere burua emoten dau. Hori egiten ete dogu guk mezatara oinak tatarrez dakarguzanean, edo geure lekutxoan eta geure errezotxoetan ezkutatzen garenean, edo otzarara sobra daukagunari ondo begitutako txanpontxo bat botaten dogunean, edo eskerri emoten ere, edo ondoan doana agurtzen ere ez dakigunean... Ez gara gogaituko, ba!

 

     Zenbat atxaki jarten dogun, senideok. Zenbat kalkulu egiten doguzan! Horren adierazle jarten deuskuz Jesusek Lege-maisuak-eta ebanjelioan. Asko daukanak oraindino gehiago gura dau, eta sobra daukanetik emoten dauanari ere etekin handia atara gura deutso, ondo begiratuta. Aberastasunetan dau holangoak bere uste ona.

 

     Bihotz pobrea eta behartsu izatea behar da benetan maitatzeko! Gizakion askapena ez dator asko eukitetik edo aberastasunak pilatzetik... Behartsu egoan Elias, ihesi eta atzerrian, ezer barik; eta emakumea, alarguna eta ezertxo bat eukanak atara eban aurrera, Jainkoagango uste osoaz.

 

     Holangoari ondo begiratzeko dinotse Jesusek bere ikasleei, hortxe daukagu-ta Jainkoari maitasunez erantzuteko adibidea. Maitasuna ez dabil kalkuloetan, zein gitxien emongo; daukan guztia emoten dau: norbere burua. Maitasuna ez dabil txantxetan eta kalkuloetan.

 

     Noiz itxiko ete doguz guk Jainkoagazko kalkuluak! Behar bada, inoiz ere ez bere hitzetan sartzen ez bagara, bere Seme Jesusengandik ikasten ez badogu, eta uste osoa geure egintzetan jarrita jarraitzen badogu.

 

     Lege-gizonen antzera jarraituko dogu kalkuloetan: ea kunplitzen dodan mezara berandutxo heldu arren, neurera jarraitu arren, neure debozinoetan neure lekutxoan inor molestatu barik egon arren, Jainkoagaz urrikeriaz eta zekenkeriaz jokatu arren; besteen ardura handirik hartu ez arren, eta abar. Jarrera horretan ezin daiteke elizkizun baten edo Jainkoaren erreinuaren eraikuntzan esku hartu. Normalena da, ba, gogait egitea, aburridutea, Jainkoaren erreinuaren eraikuntzarako burubideak eta adorea emon gura jakun inguruetan. Ez dogu ulertzen. Geure baino ez dogu maitatzen...

 

Jesus: txanpontxo bi, baina bizi izateko eukan guztia

jauretxeko atabakan bota eban alargunaren emoitza apala

goratu eta jarraibide jarri zeutsen ikasleei;

gure zekenkeria eta ohituretan jarrita daukagun ustea

gaitzetsi baino ezin dozu egin:

higuina emoten deutsugu, orduko Lege maisuek lez.

Emoiguzu, Jesus, eragin eta astinaldi on bat,

itzartu gaitezan, kalkuladorea apurtu daigun

eta hasi gaitezan benetan maitatzen,

bizitzan gogait egiteko (aburritzeko) astirik izan ez daigun,

eta gure ibilbidea maitasun detailez bete daigun.

 

 

2006-11-03

URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA /B

HITZALDIA


Senideok: bada gaur egungo ezaugarri bat entzutea? Badakigu entzuten? Nahinon da zaratea, edo nahinon zabaltzen da oihua... Baina nork entzuten dau? Entzuten dakianak ikasi egiten dau, eta barruan hausnartu egin daike eta bere aldetik irakatsi. Badakigu, senideok, entzuten?


«Entzun, Israel: Jainko gure Jauna bakarra da...» esaten ikasi egin dau judeguak, eta egunean zehar hiru bider errepikatzen dau otoitz hori. «Maisu! —ebanjelioan— zein da agindurik behinena?» Eta Jesusen erantzuna Deuteronomio liburukoa da: «Entzun, Israel: Jainko gure Jauna bakarra da... Eta bigarrena hauxe da...». Jesus, senideok, ez da geratzen galdereari huts-hutsean erantzutean. Apur bat harago doa. Entzungo ete deutso Lege-maisuak, ala «hori ez deutsut galdetu nik» esanda, alde egingo ete dau?


Galdera bat egiten dogunean, erantzun zehatza, laburra, itxaroten dogu, ala zabalik egoten gara erantzuleak emon gura deuskunera? Zelango aldea egoten dan, senideok, galdegileen artean. Batzuk, eurek uste dabena ziurtatu gura izaten dabe, ez besterik; beste batzuk, ostera, euren jakintza handitu, luzatu, sakondu egin gura dabe... Zelango aldea euren artean!


Gure artean askok esaten dabe «hauxe ikasi dogu gurasoengandik, eta hauxe egiten dogu». Biana danok dakigu hartutakoa bere horretan badaukagu, denporearen joanak galtzera daroala. Gurasoengandik hartutakoak zaintza bat behar dau, sakontze bat, iragarte bat... Bestela, han doa galtzen. Eta nabarmena da sinismen mailan gure gurasoengandik hartutako altxorrak egin dauan atzerakadea.


Entzun, ba, Jesusen esana, senideok. Ez deusku harek labur-labur erantzun gure ustea baieztuz. Apur bat aberatsagoa egin gura dau gure ustea eta gure jakintzea, eta «bigarrena hauxe da» esango deusku.


Gure sinismena benetan estimatzen badogu, aintzat hartzen badogu, entzule on bihurtuko gara, beti ere harago joateko asmotan, eta gertu. Baina, tamalez, Jainkoagazko hartu-emonetan gitxiengo bategaz konformatzen ez garan...


Jainkoari entzun ahal izateko, senideok, barruan isiltasun egiten jakin behar da; inguratzen gaituen hainbeste doinu eta zarata isiltzen jakin behar da; Jainkoak baino beste inork ere ezin daikela bete gure bizitza uste izan behar da... Orduan, bihotz zabalez eta ustetsu egingo deutsogu Jesusi galderea, ez geuk uste doguna entzuteko eta baiezteko edo ziurtatzeko, bere erantzunetik aberasteko baino. Eta orduan entzungo dogu bere ahotik: «Ez zagoz Jainkoaren erreinutik hasago».


Jesus Jauna; ikusten gaituzu gure erosokerian
elizkizunak-eta hirusten, hauxe ikasi dogula-ta.
Baina ondo dakizu entzuteko zein gorrak garan.
Emoiguzu gure usteetatik eta erosokeriatik
urteteko adorea eta ausardia,
eta Jainko bila ibilteko gogoa,
zeure jarraitzaile eta ikasle izateko poza
gure eguneroko bizitzan agertu daigun.


2006-10-27

PAO-ekiturte hasierakoa

PENITENTZIAREN ALKLARTEKO OSPAKIZUNA

(2006/10/29rako /26an)

 

 

Sarrerea

     Senideok, gure Parrokiaren sagaratze eguna ospatu gura dogu esker onez.

     Parrokia bat Jainkaoren erregalua dogu, eta honek eliza sagaratua dauka. Esanguratsua da hori: garrantzia emon gura izan deutsogula otoitz leku honi.

     Sinismena, Jainkoaren dohaia; elizea, otoitz lekua, beste erregalu bat… Zelan bizi dogu gure sinismena, eta zelan darabailgu otoitz lekua?

     Jainkoaren errukira hurreratu gura dogu, lo-zorrorako daukagun jokeratik atara gaizan, eta sinismenaren prestutasunean iraunazo deigun.

 

 

     Este próximo domingo (día 29) es el aniversario de esta iglesia parroquial, consagrada el 29 de octubre de 1949.

     Queremos agradecer a Dios el regalo de la fe, y que podamos disfrutar de un lugar de culto. Pero, al mismo tiempo queremos reconocer que tendemos a dormirnos en la comodidad de que disfrutamos.

     Nuestras familias y nuestro entorno necesitan que seamos cirios encendidos que hagan luz…
 

Kantua

Jesus, munduko argia.

Jesus, zinezko egia.

Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan / biztu zure argia

gaitezan gu munduan / argi Jainkoz betia .

 
 

Abadeak…

† Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

—Amen.

† Jainkoaren errukiaren eta maitasunaren barri emon deuskun Jesukristoren grazia eta bakea zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

 

OTOITZA

(Monición: Pidamos a Dios que nos haga disfrutar de sus regalos y que, para ello, nos haga ver y confesar nuestra debilidad, nuestra dejadez, para que podamos ser testigos de su Hijo Jesús, y constructores de la Paz).

 

Jainko Aita errukior eta maitalea:

zure bihotz xamurrak egiten deuskuzan

dohai pozgarriez gura dogu jabetu

eta gugandik itxaroten dozun erantzuna emon.

Argitu gaizuz, eta ikusiazo eiguzuz

gure makaltasuna, gure arduragabekeria

eta antzu gaukazan erosokeria,

eta bizkortu gaizuz, zure Semearen testigu lez,

sinismen eredu eta bakegile izan gaitezan.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  
—Amen.
 
 
HITZAREN LITURGIA

 LITURGIA DE LA PALABRA

 

     Erratuta gagoz: geuk esaten deutsogu geure buruari zer behar dauan, noiz eta zelan jokatu behar dauan. Ez dogu Jainkoaren beharrik. Jainkoak berak esan leigu gugandik zer itxaroten dauan; baina egiten ete deutsogu jaramon? Jainkoaren jakituriak argitu geinkez, gure barrura sartzen izten badeutsogu; baina, ez badeutsogu, Santiagok dinoskuzan zabarkeriak agertuko dira gure artean. Entzun!

 

Lectura de la carta del apóstol Santiago 3,17_4,3

 

Hermanos: La sabiduría que viene de arriba, ante todo es pura y, además, es amante de la paz, comprensiva, dócil, llena de misericordia y buenas obras, constante, sincera. Los que procuran la paz están sembrando la paz; y su fruto es la justicia.

¿De dónde salen las luchas y los conflictos entre vosotros? ¿No es acaso de los deseos de placer que combaten en vuestro cuerpo?

Codiciáis lo que no podéis tener; y acabáis asesinando. Ambicionáis algo y no podéis alcanzarlo; así que lucháis y peleáis. No lo alcanzáis, porque no lo pedís. Pedís y no recibís, porque pedís mal, para derrocharlo en placeres.

Palabra de Dios

 
 

Ebanjelioari oharra

     Jesús ya ha tomado la decisión de subir a Jereusalén donde le espera el patíbulo. Quiere instruirles a sus discípulos en el camino; pero éstos tienen otras preocupaciones.

     Jesusen aukerea, Jerusalenera igotea eta han Nagusien esku jartea, ezin ulertu daikee euren burua "beste" arazo batzuetan dauken ikasleek. Geuri ere horixe gertatzen jaku. Ikasiko bagendu...

 

Lectura del santo evangelio según san Marcos 9,30-37

 

En aquel tiempo, Jesús y sus discípulos se marcharon de la montaña y atravesaron Galilea; no quería que nadie se enterase, porque iba instruyendo a sus discípulos. Les decía:

- El Hijo del hombre va a ser entregado en manos de los hombres, y lo matarán; y, después de muerto, a los tres días resucitará.

Pero no entendían aquello, y les daba miedo preguntarle. Llegaron a Cafarnaún, y, una vez en casa, les preguntó:

- ¿De qué discutíais por el camino?

Ellos no contestaron, pues por el camino habían discutido quién era el más importante. Jesús se sentó, llamó a los Doce y les dijo:

- Quien quiera ser el primero, que sea el último de todos y el servidor de todos. Y, acercando a un niño, lo puso en medio de ellos, lo abrazó y les dijo:

- El que acoge a un niño como éste en mi nombre me acoge a mí; y el que me acoge a mí no me acoge a mí, sino al que me ha enviado.

Palabra del Señor

...
 
 

AZTERKETEA

   (Ezuagarriez jantziko dogu alderdi hau: hiru kandela izango dira: hausnarketea amaitzean, kandela bat jarriko da, edo aldare gainean, edo haren behekaldean mahaitxo bat jarten bada, hantxe. Gero, autorkuntzea egin ondoren, konpromisu-unea etorriko da, eta orduan biztuko dira).

 

1   «La sabiduría que viene de arraiba es pura, amante de la paz, comprensiva, dócil, llena de misericordia y buenas obras, constante, sincera... »

 

     Y, porque no sabemos pedirla, no avanzamos en nuestra acogida, el respeto mutuo, la ayuda mutua...

     Salta a la vista el individualismo, la despreocupación por los demás, el encerrarse en lo propio...

     Nos molesta que nos recuerden que deberíamos agruparnos, responder a los diálogos, cantar, servir, "hacer ambiente"...

 

     Son muchos los complejos que nos atenazan, y somos incapaces de confesarlos, porque tememos que no tienen solución. Lo cual es signo de nuestra poca confianza en Dios. Y vivimos la improductividad de la fe.

     Nuestro templo parroquial no nos "acoge", no suscita la oración, no nos empuja a preocuparnos por los necesitados, marginados, inmigrantes...; ¡nos dan miedo!

 

(Se coloca la primera vela)

     —Tú que eres llevado por el Espíritu, y en ningún momento te opones a él. Erruki, Jauna.

     —Tú que en tu entrega encuentras la incomprensión incluso de los tuyos propios, Kristo, erruki.

     —Tú que nos indicas el camino para salir de nuestras luchas, conflictos, injusticias, mutuos desprecios y deseos de placer. Erruki, Jauna.

 

 

2   Jesús iba instruyendo a sus discípulos... Pero ellos no le entendían, y no se atrevían a preguntarle. Ellos se preocupaban de ocupar los primeros puestos...

 

     Jesús quiere instruirnos. Pero nuestras preocupaciones son otras. Cacareamos que no hace falta ir a misa o frecuentar la compañía de los hermanos y la celebración para ser lo que se debe ser, porque los hay "de comunión diaria" que son unos sinvergüenzas. ¡Qué manera más burda de defenderse! Y ¿cuántos hay que, precisamente porque frecuentan la celebración, han encontrado al hermano, o un campo de servicio, y ha entregado la vida? ¿No vamos a tener en cuenta que la Iglesia nos necesita; sólo acudiremos a ella cuando echamos en falta algo, y exigiremos que no nos pongan ninguna pega?

 

(Se coloca la segunda vela)

     —Tú que eres nuestro maestro, aunque no te entendemos, Erruki, Jauna.

     —Tú que amas a los tuyos hasta dar tu vida por ellos. Kristo, erruki.

     —Tú que no rechazas al pecador, sino que lo acoges y lo liberas de sus ataduras, Erruki, Jauna.

 

 

3   «Ambicionáis y no podéis alcanzarlo...» «Quien quiera ser el primero que sea el último y servidor de todos »...

     Nos parecen contradicciones incomprensibles, y nos hundimos en las nuestras propias: Queremos la paz, pero incentivamos la competición, la anulación del otro, la explotación del pequeño... Buscamos lugares apartados para construir la casa, nos alejamos del trato diario, que llega a molestarnos porque preferimos la soledad, la distancia..., mientras queremos acceder a los serivicios de la cultura, la sanidad y el ocio a base de dinero. Queremos celebraciones amenas y solemnes, pero nos escondemos en nuestros rincones y apenas participamos...

     Y nos cuesta compartir nuestra fe; transmitirla a nuestros hijos resulta imposible, y exigimos, sin aportar nada.

     Necesitamos de la sabiduría que viene de lo alto, nos libera de nuestros complejos o individualismos, nos pone en relación y nos hace hermanos; y juntos somos capaces de construir la paz, en el respeto, la hermandad, la solidaridad y la justicia.

     Hace falta que Dios le dé un vuelco a nuestro corazón, y nos ponga en marcha con la luz y la fuerza de su Espíritu, el regalo de Jesús.

 

(Se coloca la tercera vela)

     —Tú que vas llamando a quien quiere seguirte, Erruki, Jauna.

     —Tú que compartes la mesa con tus discípulos, Kristo, erruki.

     —Tú que te haces pan y vino para alimento compartido de los constructores del reino de la paz, Erruki, Jauna .

 

Gure Aita...

     Dios Padre se empeña en llamarnos, nos convoca, nos hace disfrutar de su misericordia, aunque nosotros le fallamos una y otra vez. Hace suscitar en nosotros la esperanza de que cada paso que damos nos acerca a los deseos expresados. Unamos, pues, nuestras voces, a la oración que Jesús nos enseñó.

     Gure Aita zeruetan zarana, santu izan bedi...

 
 

Bake ezaugarria

     † Jesukristo gure Jauna, zeuk esana da apostoluei «bakea izten deutsuet, neure bakea emoten»; begira zure elizearen sinismenari eta ez gure pekatuei, eta zeure gogoa danez, emoiozu elizeari bakea, emon batasuna, errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.

     † Jaunaren bakea beti zuekin.

     —Eta zure espirituarekin.

 

     † Bake-egile garala eta alkarren artean parkamena zabaltzen dogula iragarteko, luzatu deiogun alkarri bakearen eta parkamenaren ezaugarria.

.../..
 
 

Damu-ezaugarria

     Oharra: Este gesto que hacemos ahora es importante: salir de nuestros sitios, de nuestra comodidad, al encuentro del abrazo de misericordia de Dios. Es importante también expresarlo; digamos, de modo que se oiga, con una ligera inclinación de cabeza: gracias, Señor, por tu misericordia.

 

     Gure egonlekuetatik urten eta Jainkoaren erruki-besarkadara abiatzen gara. Gauza inpor­tantea da. Eta esan daigun abadearen arrean, buru makur: eskerrik asko, Jauna, errukitsua zaralako.

 

 

(doinua)

 

.../...

 

 

Askapenaren otoitza

 

† Jainko Aita errukitsuak,

bere Semearen heriotza eta biztuereaz,

mundua beragaz baketu ebanak,

eta pekatuen parkamenerako

Espiritu Santua isuri euskunak,

emon deizuela Elizearen bitartez

parkamena eta bakea.

Eta neuk parkatzen deutsuedaz zuen pekatuak

Aitaren eta Semearen eta E. santuaren izenean.

Amen.
 
 

Esker onezko erantzuna

(Otoitz bakotxerako, lehen jarritako hiru kandelak biztuko dira, bakotxean bat)

 

1   Eskatu daigun goitiko jakituria, berak egin gaizan bakegile:

(biztu lehenengo kandelea)

 

Tú que derramas tu sabiduría

y nos rescatas de las simas del rencor,

de la enemistad y de la búsqueda de placeres;

haz que la apetezcamos y la busquemos

en la escucha de la Palabra

y en el encuentro de los hermanos.

Por Jesucristo nuestro Señor.

—Amén.

 

Kantua

Jesus, munduko argia.

Jesus, zinezko egia.

Jesus, betiko bizia.

 

 

2   Si no trasladamos nuestras preocupaciones a lo que nos encomienda Jesús, no podremos entenderle, y seremos esclavos de nuestras pasiones y criterios mundanos:

(biztu bigarren kandelea)

 

Jesus: Jainkoaren otsein izateko

aukera sendoa egin zendun

eta horrexek bete eban zure bizitza osoa;

erakutsi eiguzu gure senideengan zerbitzen

guztion maitale eta Aita dogun Jainkoa.

Jainko eta errege bizi zara-ta, gizaldi eta gizaldietan.

—Amen.

 

Kantua

Jesus, munduko argia.

Jesus, zinezko egia.

Jesus, betiko bizia.

 

 

3   Gure eliza hau alkartze eta otoitz leku dogu, eta atsegin handiz hartuko geukez barruan gazteak, etorkinak, behartsuak..., eta ez bakarrik euren hilekaitik otoitz egin gura dabenak:

 

(biztu hirugarren kandelea)

 

Padre Dios de vivos y muertos

que quieres sacarnos de nuestra comodidad

y del cumplimentismo y las apariencias

de nuestro deber para con los difuntos;

ilumínanos y fortalécenos

para que seamos ejemplo de nuestros jóvenes

y podamos iluminar nuestro entorno

con los valores del Reino de tu Hijo,

Que vive y reina por los siglos de los siglos.

Amén.

 

Kantua

Jesus, munduko argia.

Jesus, zinezko egia.

Jesus, betiko bizia.
 
 

ONESPENA

† Jauna zuekin

—Eta zure espirituarekin.

 

† Bedeinka zaizela Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu santuak.

—Amen.

 

† Jaunak parkatu egin deutsue eta bere errukian hartu. Zoaze Jaunaren bakean.

—Eskerrak Jainkoari.

 

Mungian, 2006/10/26an

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA /B

Hitzaldia

Senideok: lehenengo irakurgaia entzutean hauxe bururatu jat: zein errez egiten jatan harrera on egitea nigana esku beterik edo erregaluekaz bajatort inor; baina zein gatx egiten jatan harrera onik egitea nigana eskale jatortazenei....

Badirudi gizakien berezko jokerea ateak iztea, edo txikiagoa zanpatzea, edo alkartuak sakabanatzea dala. Geure txikikeriak eta besteei deutsegun bildurrak garoaz horrela jokatzera. Baina Jainkoak, guk sinisten dogun eta maite dogula dinogun Jainkoak, ez dau jokatzen holan, alderantziz baino: sakabanatuak batu egiten dauz; eri dagoana sendatu; txiroa eta behartsua ondasunez bete..., eta hauxe jokabide hau gura izango leuke bere seme-alaba guztiontzat, gu guztiontzat, alegia.

Ai gogoan hartuko bagendu bigarren irakurgai lez euki dogun Hebertarrei egindako gutunean esan jakuna. Gu guztiok gara, Bateotik gehiago, abade, Jesukristoren abadetzan esku hartzen dogulako. Harek ez dau abadetzea berez hartu, edo ohostu; eta geu ere ez gara geurez abade, beragan baino. Jesukristoren abadetzea bere burua eskeintzea da. Horixe da Jainkoaren jokabidea: bere izakera guztia isurtzen dau bere seme-alabongana, batez ere behartsuengana...

Guzti honek ebanjelioa jarten deusku aurrean. Ondo legoke astiro aztertzea... Badira Markos ebanjelariak txukuntasunez jarten deuskuzan urratsak. Astiro aztertu daiguzan:

Itsua (Timeoren semea, izen eta guzti. Aurreko domeka baten agertzen zan aberatsa, izen bakoa zan...)

-Bide bazterrean dago: eskale, adi
-Bere egoeratik urten egin gura dau, eta Jesusen aurrean autortu egiten dau bere itsu izatea
-Jentearen haserreak ez dau bildurtzen, ez isiltzen
-Jesus ez dau autortuko politikari huts lez (Debiden Seme), errukia izan daiken errege-seme lez baino
-Bere lehengo bizitza eta aberastasun guztia (soingainekoa) jaurti, eta Jesusen jarraitzaile sutsu eta alaia bihurtuko da...

Zenbat ikasi geiken ebanjelariak emoten deuskuzan urratsak aztertzeko asti apur bat eta gogoa hartuko bagendu...

Jentea
Jesusi hur-hurretik jarraitzen deutson jentea itsu-gor dagoela dirudi, txunditurik-edo, inguruko beharrizanik ez dauala ikusten dirudi; edo beharrizanik ikus-entzuten badau, ez ikusteko, edo isiltzeko ahaleginak egiten dauzela dirudi. Maisua ez kezkatzeko edo ez atsekabetzeko, antza. Holan jokatzen ete dogu geuk ere?

Jesus
-Adi dago inguruko gertakarietara, eta batez ere beharrizanetara: deitu hona!
-Ez dau suposatzen. Galdetu egiten dau; entzun egiten dau; erantzun egiten dau... Jesusengana sinismenez jo ezkero, beharrizana autortzen jakin ezkero, uste onez hurreratu ezkero, erantzuna jasoten da.

Aurreragoko domekan irakurten gendun ebanjelioko aberatsak Jesusi jarraitzea baino gurago ebazan bere ondasunak, eta haren izenik ere ez dakigu. Zelan aurkitzen gara gu: daukaguna galtzeko bildurrez hurreratzen ete gara Jesusengana, eta inguruko behartsuak-eta ez daizala ikusi gura ete dogu?

Jesus Jauna, Dabiden Seme errukitsua:
bide bazterrean ikusten gaituzu
geure usteek itsututa gaukezela;
edo politikeak, edo diru-goseak edo erlijiokeriak
itsututa, edo geure beharrizana autortu gura ez-eta.
Ez deutsugu sinismenezko eta uste onezko
eskari dexenterik egiten... Erruki zakiguz!
Emoiguzu begietako eta, batez ere, bihotzeko
argitasuna eta adorea
gure beharrizana autortzeko gauza izan gaitezan,
eta zuganako bidean, geure ingurukoak ere
erakarri daiguzan.
Jainko eta errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.


2006-10-20

URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA /B

«DOMUND» eguna

Senideok: «Domund» eguna ospatzen dogu. Elizeak Jesukristoren mezu salbagarria ludiko lurralde guztietara zabaltzeko daukan konpromezua gogoratzeko eta ospatzeko eguna. Gure artean, Katekesiko umeak daukaguz, euren etxeko eta katekistekaz.

Baina antzemon geikeo egoereari… Zer dinosku gaur egun nagusioi «Domund» dalakoak? Ezer gitxi! Edo, behar bada, ezer ere ez. Eta, zer dinoskue umeok gure artean? Ba, behar bada, "honeik baino ez dabilz Katekesian?" —galdetzea.

Horixe da gure egoerea, senideok. Lehengo aldietan zeozer ginala uste gendun, eta antzemoten gendun. Gaur bestelako antzik emoten dogu… Eta Elizeak bere misiolari izatea ospatu daigula gura dau, eta aurten Xabierko Frantzisko gogoan hartuz.

Irakurgaiek Jainko xamurra iragarri deuskue. Alde batetik gure txikitasunak, makaltasunak eta baita pekatuak ere, samurtasunez, alboratzen dauzena; eta beste aldetik, Jainko Seme Jesusek, bere abadetzan, gure aldeko buru-eskeintza egiten daualako, Aitagazko hartu-emonak uste osokoak izan daitekezela dinoskuna.

Bildurrezko Jainko irudia badarabilgu (eta erabili izan dogu!), laster lepo emongo deutsogu (eta emon deutsogu!). Holango Jainkorik geuk ere ez dogu gura; eta baztertu egin dogu. Gure umeentzako ere ez dogu gura, eta ez deutsegu irakasten haregaz hartu-emon samurretan hazten. Egoera honetan, zelan izan geintekez misiolari?

Entzun Jesusek anaia biei egiten deutsen galderea: "gauza izango zaree, gero, nik edango dodan kaliza edateko?" Hareek bulartsu erantzun eutsoen. Eta geuk ere egin geike, erantzun horrek zer eskatzen deuskun konturatu barik. Gogoratu egingo deutse Jesusek zein dan esangurea. Gogoratu daigun geuk ere:

—Gure umeokaz konpromezu handi bat daukagu: eurentzako eredu izan behar dogu, bai giza-mailan eta baita sinismen-mailan ere. Eta sarriegi eta nahinon entzuten dogu, gurasoek han-hor-hemen izten dabezela euren umeak, besteei ardurak eskatuz…

—Herrialde behartsuekaz ere konpromezu handi bat daukagu: euren ondasunak jaten dihardugu eta eurak pobrezian izten. Zuzenbideak eskatzen deusku eurekaz gure ondasunak alkarbanatzea, eta baita gure sinismena ere, geure menpeko lez barik, senidetzat euki daiguzan, Aita Jainko baten seme-alaba gara-ta.

Ezer gitxi egin geike hirugarren munduak jasaten dauan zuzengabekeria, esplotazinoa eta hango arazo, izurrite eta abarrak salatzeaz. Gorrikeria horrei ez deutse erantzun behar, sarritan uste dogun lez, ahaltsuek edo aberatsek, geuk guztiok baino, bakotxak bere hondar garautxoa jarriz. Gitxi dala-ta, bera ere jarten ez badogu…

Begira Xabierko Frantziskok egina: ez eban arazoa konpondu, baina bai mahairatu eta alderdiak alkarrenganatu. Bide horretan jarraituko bagendu… Jesusen kaliza edaten jardungo geuke. Ezin dogu bakotxak bere aldetik, bakarrean; alkarregaz izan behar dau, eta Elizeak dei egiten deusku.

Izango gara gure txikientzat eredu? Ardurak inori leporatu beharrean, jarriko dogu bakotxak bere hondar garautxoa? Egingo dogu lan Jainko xamurragan uste on osoa jarrita, gizaki guztien senidetasuna lortzeko, eta danok Jainko Aita bakarra goraltzeko?

Jainko Aita: zure seme-alaba guztiak
Seme nagusi Jesusen mahai inguruan gura gaituzu;
emoten deuskuzuz ereduak eta laguntzak,
baina erosokeriak bihozgogortuta bizi gara
arduragabekeria eta kontsumokerian.
Itzartu gaizuz eta adoretu
geu ere gauza izan gaitezan
zure Semearen Kaliza edateko,
gure umeentzat eredu izateko
eta behartsuekaz gure ondasunak banatzeko.

2006-10-18

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA —B—

HOMILIA

Senideok: Une batera heltzean, Jesus ez dabil txantxetan; bere gordintasun osoan mahairatuko dau bere eginkizuna, horrela eginez lagun asko galdu behar badauz ere. Ez hori bakarrik; bakarrik gelditzeak ere ez dau bildurtzen. Begira zer dinotsen bere ikasleei: «Zuek ere alde egin gura dozue?»

Holango galdera erabagikorrek bildurtu egiten gaitue. Guk gauzak ez doguz ikusten baltz edo zuri, urdin edo gris baino. Gure hizkuntza (Jainkoagazko hartu-emonetan esan gura dot) ez da izaten zirt edo zart, beste hauxe baino: bai baina, batzutan... Erabagikor ez dan hizkerea, ba. Era horretara ezin daiteke aurrera pausurik emon. Ez-baitako egoerea ez da onartzekoa erabagi bat eskatzen dan uneetan.

Ba, begira: gaurko liturgiak hauxe irakasten deusku: Jainkoagazko hartu-emonetan ere, aurrera pausurik emon gura badogu, behintzat, erabagikorrak izan behar dogula, zirt edo zart egitekoak.

Lehenengo irakurgaian Josue aurkitzen dogu Jainkoaren Herriari erabagia eskatzen: «Noren zerbitzari, jarraitzaile, izango zaree?» Zeozergaitik eskatuko eban Josuek herriaren erabagi hori. Argi ete euken Jaunari zerbitzeak zer eskatzen eban? Ziur ezetz! Baina aurkituko dau argitasuna erantzun erabagikorrak ibilpidean. Ezbaian egotetik ez da sortuko ezelango argitasunik.

Zeintzuk dira jarri leitekezan atxakiak? «Hizketa gogorra dok hau! Nork onartu jeikek? Ez da ulertezina edo ulergatxa, ez; bizikeran aldakuntzak eskatzen dauzan hizkerea da; zirt edo zart egitea eskatzen dauana. Horrexegaitik da gogorra, onartezina. Eta bati baino gehiagori eragingo deutso atzera.

Josueren aldietan, herriak berak hartuko dau erabagia, aho batez. Danek ulertzen eta uste ete eben bardin? Ziur ezetz! Baina alkar berotu ezkero, norbere hotzaldia edo ezbaia laster menperatzen dira.

Horixe da Jesusen taldean ere gertatuko dana. Bulartsu erantzuten deutso Pedrok, bere berbea aurreratuz: «Zuk betiko biziaren berbak daukazuz!»

Zelan aurkitu geikez betiko berba eguneratuak apostoluen bizikeran? Guri ulergatx edo, hobeto esanda, onartezin egiten jakuz San Pauloren gaur irakurritako berbak: «emazteak egon beitez senarraren menpean». Ez da besterik, holango esaldiak jasanezinak doguzelako baino. Bere testuinguruan irakurriko bagenduz, eta emaztearen alde, eta senarragazko bardintasuna bilatzen dabela ulertuko bagendu... Baina ez. Horretan geu azaltzen gara zirt edo zarteko, eta entzuterik ere ez dogu gura.

Paulok berak dinosku ulergatxa dala, Kristoren eta Elizearen arteko maitasunetik kanpo. Zein erabagikorrak izango ginateken betiko bizitza bilatuko bagendu! Geure erantzun egingo geuke Pedrorena: «norengana joango gara; zeuk daukazuz betiko bizitzarako berbak».

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA

Urtean zeharreko XX. Domekea —B—



Senideok: gaurko liturgian gauza bat azpimarratuko neuke: mahaia. Esaera Zaharren liburuak, Jainkoa (edo bere irudi dogun Jakituriak) prestatuta daukan mahaira egiten deuskula dei, esan deusku. Ogia eta ardaua dira mahaiko jaki bereziak. Gure Eukaristia dakarsku gogora.

San Paulok hauxe esan deusku: «Ez zaiteze ardaoz mozkortu...; bete zaiteze, ostera, Espirituaz...». Adi jarri gaitu, mozkorrak beragaz nasaikeria dakarrela-ta...

Ebanjelioan Jesus ere ogia eta ardaoa aitatzen jatorku; baina, oraingoan, ogi-ardauok bere gorputz-odolak dira. Ea deutsoe ulertzen entzuleek. Hau ulertzeko liturgi-giroan, eta batez ere Eukariti-giroan sartu behar da.

Jainkoaren Espirituaren argitasunak lagundu deigula irakurgaiotan murgiltzen geure bizitzarako irakatsiak atara ahal izan daiguzan.

Garrantzi handia dauka mahaiak gure kulturan; euskaldunok mahai zaleak gara; eroso gagoz mahaian jarrita; eta laster zabaltzen deutsogu mahaia etxera jatorkunari, harrera on bat egiteko, eta jarten deutsoguz ogi-ardauak eta beste zeozer behingo-behingoan. Holango mahaian hizketaldia egiten da, barriak emon eta jaso egiten dira, eta kidetasunak indartuta urteten dau.

Mahai horretatik errez ulertu daiteke Eukaristiaren mahaia. Han ogi-ardauek itxaroten deuskue, Jesukristoren gorputz eta odol lez; eta Jainkoaren berbeak agertzen deuskuz eguneko barriak; eta bizitzarako argibide eta elikagai (edo alimentu) doguz, eguneroko bizitzan Jesukristoren autorle (edo testigu) izateko.

Gure bizitzak gaur egun aurkitzen dauzan eragozpen asko ta handietan, beharrezko dogu holango mahaia. Zoritxarrez, etxe asko ta askotan galduta dagoen mahaia da. Holango mahai batek bere astia behar dau, eta asti barik bizi gara; bere alkarrenganatze gogoa eskatzen dau, eta sarriegitan doguz nahiago telebistako barriak eta barrikeriak. Familietan topaketa leku barik, urdaila beteteko baino ez da erabilten mahaia: "aska" bihurtu dogu. Hau dala-ta, familian aurkitzen ez dana, beste leku batzuetan aurkitu gura izaten da; baina hareetan betekadak baino ez dira egiten; eta hortik... nasaikeria dator...

Holango mahai batetik ezin daiteke Eukaristiaren mahaira jo. Horregaitik ez da mahai hori gaur egun beharrezko ikusten. Eta holango mahaitik gatx sortu ahal izango da danok eskatzen dogun bake mahai edo alderdi politikoen mahaia ere.

Bai, senideok. Jainkoagana joten badogu, harek estutu egingo gaitu, geuretik emoten ikasteko. Behar bada, horrexegaitik egiten jaku gatx Eukaristia mahaira hurreratzea. Baina mahai honetan elikatu eta heziko bagina onura hobeak aurkituko geukez, bai geuretzako eta baita gure familiarentzako eta herriarentzako ere.

Badaukagu Eukaristiara joteko arrazoirik.

Sortzez Garbia (2005/12/08)

Sortzez Garbia

Zelango aldea! Alde izugarria! Jainkoaren aurrean batzuk, norbere burua zuritu-nahian, inor salatzen hasten dira (Adanek Eba salatzen dau, Ebak Sugea...); beste batzuk, bildurkilik, baina apalki, alkarrizketan sartzen dira, norbere txikitasuna eta ezina ere aurkezten deutsoe Jainkoari..., eta onartuak dira (Maria).

Lehenengoek, pekatua autortu ezinda, ukatu egiten dabe Jainkoaren deia, eta galtzaile urteten dabe, Jainkoak hareengan salbamenik ezain dau-ta gauzatu. Mariak, Jainkoaren esanetara jarteaz, bere txikitasunetik atarata, handi bihurtuta ikusiko dau bere burua, eta, Espirituaren eraginez, besteen poz eta salbamen bihurtuko da.

Espirituaren eraginez, urten egingo dau Mariak bere ingurutik, Jainkoagandiko poza bere etxekoei ere eroatera. Eta zelango agurra entzungo dauan!: «Zorionekoa zu, sinestu dozulako!»

Handia da Maria, bere txikitasun ta umiltasunean, haren handitasuna ikusten dakianarentzat. Ez da Maria handi Jainkoaren ama dalako, sinestun dalako baino. Isabelek Mariaren sinesmena aintzaltzen dau; Jesusek «zeure sinismenak salbatu zaitu» esanez, pekatarien, gaisoen eta bere grazia hartzeko gauza direnen sinesmena goratuko dau...

Sinesten dogu? Jainkoagaz alkarrizketan jarduteko gauza gara? Eta... baietz esaten dogu, gure sinesmenik eza edo sineskeria askotan autortzeko gauza ez garelako. Jainkoa asagora (apartera) bialtzen dogu; geuk ez ikusteko, entzuteko edo somatzeko lekuan egon daitela gura dogu. Geure ezinei erantzun ezin deutsegunean, euretatik atara gaizala nahi dogu; ordura arte, baketan, lasai, itzi (laga) gaizala...

Baina badaki Jainkoak (bere umeak gara-ta, ondo, geuk geure burua baino hobeto, ezagutzen gaitu-ta) ezer gitxi garena bera barik, edo beragandik at. Eta, noizbehinka, dei egiten deusku, eten barik.

Zergaitik uste dabe Adanek eta Ebak kontuak hartzen jatorkela Jainkoa eta galdu egingo dauzela, euren larrialditik, pekatu-egoeratik, ataratera badator? Ez dau holango usterik Mariak: zergaitik?

Gogoan hartu daiguzan Pauloren berbak ( ) eta jar gaitezan Jainkogazko alkarrizketan; ez deiogun bildurrik izan. Jainkoak ez deusku gure txikikeria salatuko edo gure pekatuak aurpegiratuko; horrei ez-ikusi egingo deutse eta bere eginkizunetarako deusku deituko. Sinestun lez jokatzea (Mariaren antzera) Jainkoagan uste on osoa jartea da; berak gugan egin gura dauana onartzea; «hona hemen Jaunaren mirabea (edo morroia)» esatea. Hortik aurrerakoa Jainkoak berak egingo dau; Espiritua lanean hasiko da; eta Salbamena sortu eta erdituko da. Baina geuk emon behar deutsogu baietza Jainkoari...

Hutsik dagoz Seminarioak. Baina, era berean, zerbitzari barik dagoz gure eliz-alkarteak, eliztar bakotxa bere lekutan, formal-formal, beste batzuk egin daiela eskatzen, eta norbere ezinak inori leporatzen edo aurpegiratzen; eta hutsik dagoz gure etxeak ere (zenbat!) Jainkoagazko hartu-emon barik... Zein hutsa dan holango etxea!...

Maria sinesmenak atara eban bere etxetik Isabelengana jainko-poza eroateko. Holangoxea da Jainkoa: gure bizitza pozez, alaitasunez beteten dau; gure txikikeria eta loturetatik askatzen gaitu, eta, onartu gura dauanarentzat, salbagarri bihurtzen gaitu.

Baina bildur gara, ezta? Jainkoaren bildur, ala geure ondokoek gure txikikeria eta pekatuak aurpegiratuko deuskuenaren bildur? Erantzuna ez da eurak salatzea eta norbera baino pekatari handiagotzat salatzea, uste on osoa Jainkoagan jartea baino. Mariarengan egin dauana egingo dau gugan ere.

Sinestun lez jokatzeko adorea eskatu daigun...